Gora Goaz

Noiz arte? Nola mantenduko duzue argia itzalita?
Hementxe gaude ta ikusten dugu begiak itxita.
Ongi jaten ematen dizueten maina zikin guztiak
Izkutatu nahiean.
Zuen alboan airea arnastezina bait da.

Gora goaz! Eguzkia pizteko!

Bizitzaren usaina soberan ezagutzen dugu, eta zuei!
Begietatik darizue heriotzaren kiratsa.
Eta bukaeraren zai iluntasunean egon gintezke
negar egiten, baina nahiago bizi
zuen gezurra desegiten.

Gora goaz! Arnasa hobeto hartzeko,
Eguzkia pizteko!
Gora goaz! Ez duzue galeraziko
kemena eta indarra soberan dauzkagu
guztia pizteko!

Gure eskutan ahalmena dugu pizteko! Sua!

Gora goaz! Arnasa hobeto hartzeko,
Eguzkia pizteko!
Gora goaz! Dena usteldu bait duzue.

Zenbaki zikinak erabiltzen,
zatikatzen!
Gure miseria duzue biderkatu,
gogoratu!
Lepoko soka tentetzen.
Baina gure mundo honetan
bat eta bat batzen bagara
argi ibili, emaitza ez da bi.
Janaria zatikatzen duzue
Amorrua biderkatuz.

Noiz arte? Nola mantenduko duzue argía itzalita?
Ongi jaten ematen dizueten maina zikin guztiak
Desestali nahiean.
Orain arnasa hartu behar dugu.
Gora goaz!



Credits
Writer(s): Roberto Castresana Bernabeu, Jesus Jimenez Ruiz De Loizaga, Fernando Rodriguez Ramos, Juan Manuel Acena Morales, Unai Lobo Garcia, Inigo Zubizarreta Madinabeitia
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link