Kafe tristea

Gaur jarri naiz zutaz ta nitaz pentsatzen,
hain bakarti ta hotza arima nuen aurkitzen
zu urrun ikusteak nau erabat nekatzen
zu gertu izateak berriz penak uxatzen.

Zergatik datozkit zalantzak maitasuna argi dago
aukera egin nuen eta orain errezago
bainan zu faltatzean dena jartzen zait okerrago
ikusten zaitudan bakoitzean ni lasaiago.

Ez dakit zer egin
nabil ezinean uztartu ametsa ta egi.

Ametsetan guztia ikusten da hain argi
bainan gero esnatzean ezer da garbi.

Zalantzak, arantzak,
baina ez galdu inoiz
zuk esperantzak.

Iritsiko da bai eguna
argi bat ikusiko duguna
bizitza guztirako elkar
piztuko da gau iluna

Gaur jartzean zutaz ta nitaz pentsatzen
ikusi dut maitasunaren gakoa non den
gertutasunak hotza dagoen arima berotzen
urruntasunak berriz denak ditu izozten.

Bizi gaitezen ba biok ahal den gertuen.



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link