Konfeti Kolore

Ohetik jeiki eta oraindik ametsetan
ezin hobea izango da.
Paperezko mundu bat datorkit gaur burura
egunkarizko hegazkina.

Aero neska urdina, astronauta koadrila,
putz egin eta airera
Munduan zehar bira, lurreratze garbia,
goazen hau marraztera

Gurpilak dituzten bozgorailuak
Egunak argitzeko dauden muxuak

Berdintasuna jainko den lekua
Goserik gabeko hirugarren mundua

Amestu aske
sentitzeko hobe
konfeti kolore

Abestu aske
sentitzeko hobe
konfeti kolore



Credits
Writer(s): Eneko Longarte Cabello, Ander Ariznabarreta Alcoba, Aritz Alustiza Beristain, Isusko Igarza Iraeta, Ekaitz Otxoa Contreras
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link