Astero Ostera Hastera

Gaua hautsi du ostiko batek
ta loak: ixo...
ta gizonak sai.
Zuhaitza errotik atera naute,
beldurrez zintzo,
ni-baitan deslai.
Goizeko lautan kale ertz baten
nahi ez denean katu beltz bat den
gauak bi begi: bi auto argi,
hatzaz niri so,
antza nire zai...
Astero ostera hastera

Gaua hautsi du erloju batek
madrilez mintzo,
-orok lo darrai-.
hiru eguneko arropak poltsan,
amorruz zintzo,
herrira, deslai.
Goizeko lautan kale ertz baten
nahi ez denean katu beltz bat den
gauak bi begi: bi auto argi,
berriz niri so,
berriz nire zai.
Astero ostera hastera

Gaua hausten dute erlojuek
gau gehiegitxo
erne, amets-zai.
Lehen eramanak orain joateko
-loguraz zintzo
bidean deslai-,
saiak amets bat nola jan zigun
astero gogorarazten digun
gauak, bi begi: bi auto argi,
beti guri so,
beti gure zai.
Astero ostera hastera

Gaua hautsi zuen ostiko batek
ta dardarizo
hark bertan darrai.
Luzaz errepikatzen den gau bat:
beti amets-gaixo
bera egin-gai.
Luzaz mundura gauez irteten,
arnasa auto argi bik eten...
nire bi begi, ilunez eri,
egunari so
argiaren zai.
Astero hostera hastera,



Credits
Writer(s): Iã‘aki Imaz Olabarrieta, Aiora Renteria Aguirre, Asier Basabe Elvira, Ruben Gonzalez Lopez, Maialen Lujambio Zugasti
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link