Lehenbiziko Bala

baserrian jaio nintzen
arbaso zaharren etxean.
udaberria aurrean.
negu gorria atzean.
eten da nire haria
pasa dena pasatzean.
hilotza dago larrean
bizitzarekin jolasean
hilotza dago larrean
bizitzarekin jolasean

lehenbiziko bala

baserriko lanetan
zebilen alaba
ta patuak jo zion
bihotzaren aldaba.
bere bide beretik
erori zen ama
aita ezin jasanez
bizitzaren zama
bere burua urkatuz
joan zen besteengana

lehenbiziko bala

itxaurrondoan dagoen
belearen kanta
bere mokoan behera
doan odol tanta.
osabak esan zizkidan
hitzen zalaparta:
gogoratzen al zara
nola hil zen aita
bere era berean
hilko zara baita.

lehenbiziko bala

maldizio beltz hori
gainean dudala
baserritik banoa
inondik inora
bizitzaren bideak
itxi zaizkit ala?
dena begi zorrotzez
ikusten dudala,
karabinan sartzen det
lehenbiziko bala.

lehenbiziko bala



Credits
Writer(s): I. Arcarazo Barandiam, Fermin Muguruza Ugarte, Jon Maya Soria, Inigo Muguruza Ugarte
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link