Banku Atrakatzaileak

Banku atrakatzaileak
Gu, atrakatzaileok, ondo bizi ginen,
Baina bankari horiek lapurtzen hastean
Dena aldatu zen.
Horrenbeste bulego eta ordenadore,
Inbestitzaile eta diru inspektore,
Denak hain dotore.
Atrakatzaileak lur jota gaude,
Bankariekin ezin konpetituz.
Atrakatzaileak lur jota gaude,
Atrakutatik ezin bizi.
Gobernuak eginda babes legeriak,
Poliziak zainduak: Bankuenak dira
Atraku handienak!
Atrakatzaileak lur jota gaude,
Bankariekin ezin konpetituz.
Atrakatzaileak lur jota gaude,
Atrakutatik ezin bizi.
Mila atrakatzaile diru beharrean
Baino lapurrago da, oharkabean,
Banku bat lanean.
Goseak hil baino lehen, zer egin?
Aurrezki kutxa bat fundatzen hasi.
Baina ez esan inori.



Credits
Writer(s): Jose Angel Sarrionandia Uribelarrea, Ines Osinaga Urizar, Inaki Bengoa Landaluze, Yon Inaki Zubiaga Barrena
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link