Kilometroak

Euskarak merezi du urtero kilometroak,
Euskarak behar du hainbat aldiz bultzakada bat,
Euskarak merezi du urtero kilometroak.

Urriaren lehenengo igandian
ikastolak jartzen dira lanian
urtero bezelatsu
euskaldunok hain sutsu
erantzun ba gogotsu guztiak.

Metroz metro bidea zabalduta
zahar eta gazte behingoz batuta
argi izan burua
ikasle ta maixuak
ez okertu helburua
hizkuntzari lotuta.

Zer eginik ez dugula
esaten digu gure etsaiak
gutxi gera galdu dela
irentsita erraldoiak
Europara txingurriak.

Baina hizkuntza bat ez da galtzen
gutxik dutelako ikasten
baizik eta dakigunok
gutxi dugulako egiten.

Eta horrelako ekintzak
berpiztuko baitu hitza
kilometroak du giltza.

Euskarak behar du hainbat aldiz bultzakada bat,
Euskarak merezi du urtero kilometroak,
Euskarak behar du hainbat aldiz bultzakada bat,
Euskarak merezi du urtero kilometroak.



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link