Bi neska zahar-Rantxo handian

Hona hemen istori bat benetan gertatu zena
Garaian damutu ziren bi neska zahar gazterena
Batak izena zun Pepi eta besteak Julita
Bata itsusia zen ta bestea etzen polita
Apaiza mojan pare, gaur egun asko dare
Polittaren bila joan ta itsusirik gabe
Pepi neska azkarra zan nahiz kalabazak jaso
Pareko mutil guztiei egiten zien eraso
Julitak ez zuen maite baserritarraren martxa
Seinoritoa nahi zuen ahal bazen aberatsa
Apaiza mojan pare, gaur egun asko dare
Polittaren bila joan ta itsusirik gabe
Julita zahartu zan ta falta ditu igurtziak
Orain hartuko lituzke lehen atzera utziak
Pepi ezkondu zan eta bizitza ona darama
Oraintxe egin berri da zortzigarrenaren ama
Apaiza mojan pare, gaur egun asko dare
Polittaren bila joan ta itsusirik gabe
Betikoko rantxeroek kantazen zuten moduan
Bakardadean eta pozik ezin da bizi munduan
Beraz garbi gelditu da kantuak dion bezela
Ureztatzen ez da larrosa igartu egiten dela
Apaiza mojan pare, gaur egun asko dare
Polittaren bila joan ta itsusirik gabe
Zu horrela bazabiltz Kontu izan bazpare.



Credits
Writer(s): Traditional
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link