Nor Naizen Jakin

Haurtzarotikan gordeak ditut,
hor zeudenik ez naiz jabetu.
Kanpoko begiraden laguntzak
konturatuarazten dit lagundu.

Bizi izandakoak gaitu hezi,
hezitako harekin gara bizi.
Sentimenduen kimika bagara
nork ahal dit formula irakatsi?

Ta ez dut nahi nire gain eraman beste inoren zama,
itoarazten nauten kate hauetatik askatu
Naturaren zati izanik sakon hartuz arnasa
Barrura so egin eta nahiko nuke
nor naizen jakin.

Iragana dut nik oinarria,
etorkizuna nire aberria
Besteak lagundu eta maitatzeko
aurkitu behar dut nire esentzia

Ta ez dut nahi nire gain eraman beste inoren zama,
itoarazten nauten kate hauetatik askatu
Naturaren zati izanik sakon hartuz arnasa
itoarazten nauten kate hauetatik askatu

Naturaren zati izanik sakon hartuz arnasa
Barrura so egin eta nahiko nuke
nor naizen jakin,
zer naizen jakin



Credits
Writer(s): Aitor Gorosabel Garay
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link