Hernani Antifa

Hogeita hamaseiko urria hastear zela
Hernani frankisten esku zegoela
apaizak eta haurdun zeuden emakumeak
hilerrian fusilatu zituztela
oroitzen dugu gaur atzo balitz bezela

Kalean tiro hotsak eta garrasiak nunahi
inork etzun lehiotik begiratu nahi
faxistak bazter guztietan beldurra sortzen
odolgosea izanik haien osagai
minez oroitzen dugu, amorruz ere bai

Urrun zeuden milizianoak ta gudariak
inongo babesik ez zeukan herriak
eta faxistak zeuden gorrotoz beteak
horregaitik ziran gupidagabiak
gogoratuko dittu gure memoriak

Falangisten banderak bazekiten horrela
hernani antifaxista bihurtu zela
urteetan izan da ta izango da gainera
pentsatzen dugulako ahaztea dela
hildakoak berriro hiltzea bezela



Credits
Writer(s): Jon Koldobika Garmendia Martinez, Xabier Solano Maiza
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link