Garaipen Krudela

Amesgaiztoa zinen
Esnatu nintzen bizkor
Libratuko nintzela banekien
Besteak ordea ez

Izerdiak maindirea bustitzen zuen
Arriskuan ikusi nintzenean
Erantzun nuen

Eguzkia libratu genezake
Guztioi argia iristearren
Galtzaileek merezitako argia

Irabaztea zortea da gaur
Merezi ez arren dugun
Garaipen krudela

Zer da gaur enpatia?
Zer da gaur elkartasuna?
Zer da gaur anaitasuna?
Baloreek zentzua galdu dute

Indiferentzia irabazten dihoa
Mila gol sartu ditu, nazkagarriak gara

Eguzkia libratu genezake
Guztioi argia iristearren
Galtzaileek merezitako argia

Irabaztea zortea da gaur
Merezi ez arren dugun
Garaipen krudela

Enpatia
Elkartasuna
Anaitasuna

Baloreek zentzua galdu dute!
Baloreek zentzua galdu dute!
Baloreek zentzua galdu dute!
Baloreek zentzua galdu dute!



Credits
Writer(s): Ibai Osinaga Gogorcena
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link