Sustraiak

Goian nagoela
Dena txiki egiten da
Handi bilakatzean

Preso bizi denak
Bertigoa bat-batean
Lurretik aldentzean

Baina erori eta
Oinak grabitateak
Irensten dituenean
Mila aldiz galdezka
Zer da errealitatea
Zer galtzen den airean

Oinak lurretik aske, deslai
Urrun imaginatzeko gai
Grabitatearen indarraz gain
Ez dut inongo sustrairik nahi

Galtzen bagara ere
Ahantzi dugu norantza
Iparrik gabeko ardatza

Zuhaitzak bezala
Sustraiak estaltzean
Galdu gara bidean

Erroei hegoak
Ezinbestez errotu zaizkie
Oraindik ez dakit
Airerako balio ote duten

Ez dakit nagoen
Hegan egiteko prest
Lurretik altxa gabe

Auskalo sustraien
Babesteko behar horrek
Ez gaituen gatibatzen



Credits
Writer(s): Jon Basaguren Lauroba, Borja Anton Pajares, Julen Idigoras Anitua, Olatz Salvador Zaldua
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link