9. Korrika (1995). Bizi ganoraz

Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Ez egin galde gu zenbat lagun ote;
hirekin asko izan gaitezke.
Itsasoan ura ta harea;
euskara ere gurea;
denona da kaleko hondartza;
gerorantza
goazen Korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.

Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Denon arnasaz ta hire izerdiaz
eginak kasik bide erdia.
Basoetan pinu ta pagoa;
euskara da geroa;
laster bedi karrikako oihana
euskalduna
goazen Korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.

Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Eskuz-ezku eta azkar pausoa
egin dezagun bide osoa.
Haizez doaz kantu ta oihuak;
jaso denok eskuak.
Gure sua euskararen garra
helmugara
goazen Korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.



Credits
Writer(s): Eduardo Jimenez, Kepa Junkera
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link