Cariben ere txakurrak hanka hutsik

Jon Kepak eta Manuelak
Oporrak hartu behar zituztela,
Auzia, buru haustea,
Zer egin, nora joatea

Lagunak eta ezagunak
Iaz bertan oso ondo pasa zutenak,
Aukera onena, merkeena, Karibera

Egunez eguzkitan hondartzan
Ta gauez mundu osoa dantzan,
Jarri martxan, ez egon zalantzan

Bat-bat-bat, egingo dek nahiko parranda
Bi-bi-bi, baita mugitu ipurdi
Hiru-hiru-hiru, sobratuko zaik nahiko diru
Lau-lau-lau, ballenato ta bakailao

Horrela Jon ta Mañuela
Joan ziren abioiez Karibera
Berehala susmoa, irudia, Txindoki ez zela

Beroa, ia sargorea
Arnasa falta ta ia marea
Itzala etzela, behar zuela
Jonek estalpea

Hemen ere Txakurrak hanka hutsik
Hau ez dek esaten zutena inundik
Goazemak Jon lehen bai lehen hemendik

Bat-bat-bat, komisaldegian parranda
Bi-bi-bi, ta beherakoak gaixoturik
Hiru-hiru-hiru, ostu maleta eta diru
Lau-lau-lau, hobe Tapiaren txapel hau

Bat-bat-bat, komisaldegian parranda
Bi-bi-bi, ta beherakoak gaixoturik
Hiru-hiru-hiru, ostu maleta eta diru
Lau-lau-lau, hobe Tapiaren txapel hau



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link