Sute Beltza

Sute beltz batek sortu zuen
Amets gaizto berri batekin hasi zen
Ekaitz horrek segundutan
Eraiki zuen putzu sakon hartan

Bakarrik zaude ilunpetan
Mamuak loratutako itzaletan
Itsu dira albokoak
Itsu zurekin jaio ziren guztiak

Zu suntsitu zintuen ekaitz hori erreko duzu
Eta sute beltzak alde egingo du
Txuri beltzean zeuden bizipenak bukatu dira
Jaiki zaitez eta segi aurrera

Ez zaitut ahaztu esan zidan
Abenduko egun argitsu batean
Eta orain amaieran
Elkarrekin gaude gure belardian

Zu suntsitu zintuen ekaitz hori erreko duzu
Eta sute beltzak alde egingo du
Txuri beltzean zeuden bizipenak bukatu dira
Jaiki zaitez eta segi aurrera



Credits
Writer(s): Ander Aramburu
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link