Ezpainetan Odola

Izoztuta
Geldi zaude sabaiari begira
Dantzan aurreikusten zen panorama
Izerditan
Bizi ala hil
Ametsgaizto okerrenak
Iltzeak gure gorputz profanoetan

Babesik gabe gaude
Lurra besarkatzen
Ezpainetan odola
Ta ilusioek
Barrez ta negarrez
Galdu dute kontrola

Ni ta nire zirkunstantziak
Amnesiak jota esnatu
Buruaren ziega isolatuenean
Drama zelai erraldoi bat
Sortu du azken batean
Zoriontsu izan beharraren lemak

Babesik gabe gaude
Lurra besarkatzen
Ezpainetan odola
Ta ilusioek
Barrez ta negarrez
Galdu dute kontrola

Babesik gabe gaude
Lurra besarkatzen
Ezpainetan odola
Ta ilusioek
Barrez ta negarrez
Galdu dute kontrola



Credits
Writer(s): Cesar Beato Antoraz, Pello Armendariz Anduaga, Borja Anton Pajares, Julen Idigoras Anitua
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link