Bigarren aukera

Zerbait galdu dut ene sakonean
Deus ez da hautsi, bakarrik galdu
Tripa bere lekuan baldin badut ere
Zergatik egiten dit horrenbeste min?

Atera naiz erretzera
Ilargia agertzen ari zen
Zigarroa amaitzeko denboran jadanik
Dirdiratzen eta ibarra argitzen zuen

Gauak ez duenean deus kontatzen
Badakit zergatik txakurrak zaunka ari diren
Gizaki erotua ez da ohartzen
Ilargia harentzat zeruratzen dela

Tabula Rasa, dena berriz hasi nahi
Itzulidazu ene bigarren aukera
Oraindik ulertzen ez nuenean
Damurik gabe ebatsi zenidana

Mundua joan behar da ospitalera
Baina hori ez da gertatuko
Gizaki izatea senak bortxatzea da
Eta dena, dena, dena pagatzen da

Negua instalatzen da
Zauriak sakontzen ditu
Itzulidazu ene bigarren aukera

Negua instalatzen da
Zauriak sakontzen ditu
Itzulidazu ene bigarren aukera

Zerbait galdu dut ene sakonean
Galerna ondoko bareak itzuliko ote dit?



Credits
Writer(s): Jean Bidegain, Felix Rudiger Buff, Jurgi Equiza
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link