Olatu Berria

Eh, eh, Olatu Berria
Badator, aterpean jar zaitez
Folklore

Zuek bila ta erotzekotan
Nik badaukat nire poltsikoetan
Ez presarik izan, hartu lasai man
Probatuko duzu edozein momentutan

Burua hotz, ahoa bero
Zuen doinuek jartzen naute ero
Galdetzen nondik natorren, esango dizut gero
Galdetzen nondik natorren, yo vengo de la playa, ye ye

Olatu berri hau dastatzetik
Erritmo goxo hau dut orain enekin
Kresala ere ez dut kendu gainetik
Eta horregaitik dator orain zure entzungailuetatik

Egia mentira, folklore berrira
Eta horren harira aspertuta nauzue, baina tira
Hemendik ikusten dut zuen begien distira

Zuek bila ta erotzekotan
Nik badaukat nire poltsikoetan
Ez presarik izan, hartu lasai man
Probatuko duzu edozein momentutan

Zuek bila ta erotzekotan
Nik badaukat nire poltsikoetan
Ez presarik izan, hartu lasai man
Probatuko duzu edozein momentutan

Jada ez ditut oroitzen egunak
Nire amets faltsu bat zela zioten lagunak
Eta orain dantzatzen dute nire Pim Pam Pum-a
Eh, txo! Begiratu nor den txapelduna

Etorri gurekin eta ulertu zein den gure martxa
Ikusiko duzula nola dagoen jendea dantzan
Utzi beldur denak eta sartu gure saltsan
Egingo dugula eztanda

Betikoak dauzkat nirekin
Bat bider bat hemen dira bi
Ta ni banago batek daki
Parrandan beti begi gorri

Follow me, follow me
Follow me, follow me, follow me
Kresal usaina naiz kostaldetik
Zer izango zen hau gu barik

Zuek bila ta erotzekotan
Nik badaukat nire poltsikoetan
Ez presarik izan, hartu lasai man
Probatuko duzu edozein momentutan

Zuek bila ta erotzekotan
Nik badaukat nire poltsikoetan
Ez presarik izan, hartu lasai man
Probatuko duzu edozein momentutan



Credits
Writer(s): Gari Uriarte Ovejas, Benat Oribe Garmendia
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link