Maskarak

Nere dardarak ta zure maskarak
Eguzkia irtetean hegan doazen ikarak
Orgasmoz idatzitako baladak
Zure trabak eta nere parana danak

Beste gau bat hemen behean
Bilboko Erriberako kresalaren haizean
Hiru aldiz itzali den zigarro baten kean
Pena guztiak uzteko gure atzean

Gauari begira azkenengo distira
Berriz noa hegan sumatuz zuen mira
Lehen aldia abesten pasa genun tokira
Askatasun haize baten nostalgiari begira, tira
Damuak ta mamuak ta gure letra mutuak
Beste behin abesteko eskatu dit zeruak
Hegan hasi ta berotu nau eguzkiaren suak
Ikaroren handi izan nahi ta ezinaren patuak

Ez dakit non dagoen bizitza honen norantza
Pentsatzen jarri naiz ta dena dira zalantzak, antza
Nere barneko ekaitz baltzak
Gordetzen ditu bihotz txiro honen emaitzak
Gaueko ilargiaren argi zuria
Guztia ahazteko piztu dan suziri berdia
Berdin da, azalean ditudan zauriak
Orbain bakoitzak dauka bere historia
Zer nolako pena ematen dun panoramak
Zer esanik errealiti showen programak, ai ama
Ai ama, ai ama
Inork ez du nahi kargatzea zama
Aske izateko apurtu kateak
Itxi begiak eta astindu hegoak
Aspertuta nauka normala izateak
Hori da betiko eroaren legea
Aspaldi jo du alarmak baina oraindik erdi lo
Estilo originalak bakarrik balio
Bizioak bizi behin eta berriro
Utziko ditudala zin egin diot

Nere dardarak ta zure maskarak
Eguzkia irtetean hegan doazen ikarak
Orgasmoz idatzitako baladak
Zure trabak eta nere parana danak

Beste gau bat hemen behean
Bilboko Erriberako kresalaren haizean
Hiru aldiz itzali den zigarro baten kean
Pena guztiak uzteko gure atzean



Credits
Writer(s): Eneko Haritza Barruso
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link