Eskua Sutan

Lagun asko zeuzkan
Baina zeinengatik jarriko luke eskua sutan
Larrutan egin dun zenbat maite izan ditu
Ta maitatutako zenbatekin egin du larrutan?

Azalera mugatzen du bere izaera
Behera begira irteten da goizero kalera
Otoitz egiten du atarian itxaroten miraria
Kontsumo konstantetik salbatuko duena
Dena da berdin ez dagonean zer egin
Arin idazteak apurtzen dio papera
Beti jakin du baina eztu onartu nahi bera dela
Bizitza osoan gorrotatu duen berbera
Ispilu parean motel bihurtzen da arina
Hautsitako kristalez eraiki nahian arima
Hatsarekin garbitzen du lotsaren zikina, galdetzen
Nor izango ginakeen gu geu ez bagina?
Badaramatza hiru hamarkada bizkarrean
Ilusio apurtuen traizioa azalean
Loezinaren markak hatzamarrak dardarka
Nahi ta ezinak barrua jaten dionean

Lagun asko zeuzkan
Baina zeinengatik jarriko luke eskua sutan
Larrutan egin dun zenbat maite izan ditu
Ta maitatutako zenbatekin egin du larrutan?

Utzi zitun ikasketak itotzeko kaleetan
Aldaketan ondorioak nabarmenak begietan
Tripi, txoko, potro, pasta, goodballs eta anfetak
Baina ahaztu zaio guztiz boligrafo bat zer dan
Kale izkinan ikasi du baztertuta bizitzen
Kale izkinan ikasi du etengabe zauritzen
Hitzen bitartez azaldu ezinen mina
Zainetako orbainekin ta bainekin arintzen
Azala lantzen, ama maitatzen
Ta behar izan duenean haren aurka altxatzen
Txikitan oraindik inoiz etzuen pentsatzen
Hola ikasiko zuenik gauzak hasi ta bukatzen
Lagunak galtzen, dirua xahutzen
Ispilura begiratzen duen bakoitzean lotsatzen
Badakizue aldatzen ez den bakarra zer den?
Sartzen beti jakin dula baina inoiz ez irteten

Lagun asko zeuzkan
Baina zeinengatik jarriko luke eskua sutan
Larrutan egin duen zenbat maite izan ditu
Ta maitatutako zenbatekin egin du larrutan?



Credits
Writer(s): Eneko Haritza Barruso
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link