Espaloia Zapaltzean

Dena jakin nahiean luzaroan ibili naiz
Gau ta egunez bilatzen bizitza honen zentzua
Ez dut inoiz argi izan zein den nire helmuga
Ta ez dakit norantz bideratu ene pausoak

Erlojuaren orratzak nire buruan sartuta
Denbora aurrera doa ta hau ez da amaitezina
Liburutegi guztietako liburu guztietan
Bilatzen aritu arren ez dut aurkitu erantzuna
(...)
Ispiluaren aurrean ezezagun bat
Elikatzen du barruan dudan barne guda
Zer egiten dut hemen zein da honen helburua
Edo soilik hau galdetzeko gara jaioak

Erlojuaren orratzak nire buruan sartuta
Denbora aurrera doa ta hau ez da amaitezina
Liburutegi guztietako liburu guztietan
Bilatzen aritu arren ez dut aurkitu erantzuna

Eta azkenean nahi gabe
Etsipena urratzen ari nintzela
Nire begiak ireki dira espaloia zapaltzean
Kalean bai zegoen erantzuna
(...)
Ez da oraindik berandu bizitzen hasteko
Kaleak duen esentzia ongi ezagutzeko
Bizipenak baino hobe ez dago ezer ikasteko
Arriskatzen ez duenak ez du inoiz irabaziko

Erlojuaren orratzak nire buruan sartuta
Denbora aurrera doa ta hau ez da amaitezina
Liburutegi guztietako liburu guztietan
Bilatzen aritu arren ez dut aurkitu erantzuna

Eta azkenean nahi gabe
Etsipena urratzen ari nintzela
Nire begiak ireki dira espaloia zapaltzean
Kalean bai zegoen erantzuna

Eta azkenean nahi gabe
Etsipena urratzen ari nintzela
Nire begiak ireki dira espaloia zapaltzean
Kalean bai zegoen erantzuna
Kalean bai zegoen erantzuna



Credits
Writer(s): Eneko Elizalde, Kimetz Alonso
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link