Gelditu Hor

Zatoz bihurtzera lo ezinak nagi
Mamuak izara ta hitzak haragi
Tori zilbor laurden bat ia hilgoran
Arrakala bat egin nahian denboran

Barne zingira haran baso ordeka
Jolastu nahi al duzu gorde-gordeka?
Bi betazal akizu, desegonkor
Min ematen badizu, ez egon hor
Ez egon hor

Zatoz gotorleku bat dut bizkarrean
Doan da munduaren kontrakarrean
Imaginatu zaitut arnas-kantuka
Nire gorputz gain ean erdi katuka...

Haztamuka jarraitu dut hatzaparka
Inoiz baino ederrago zaude dardarka
Gaur tristura darizu, desegonkor
Min ematen badizu, ez egon hor
Ez egon hor

Zatoz utzi egunari gaua orbaintzen
Ez dakit ziur lehen den edo orain zen
Iluna hain laiotza izango zenik
Heldu banizu eta heldu bazenit...
Heldu banizu eta heldu bazenit...

Beti horren zauri zu, desegonkor
On egiten badizu, gelditu hor
Gelditu hor...



Credits
Writer(s): Cesar Beato Antoraz, Pablo Novoa Cid, Olatz Salvador Zaldua, Ane Labaka Mayoz
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link