TXURI-BELTZEAN

Irudiz, josi den gau honetan
galdu nahiz, izara buztietan.
Urduri, izerditan blai
orduak aurrera doaz
Ihesi, egun sentiaren bila, noa
egun berri baten berora,
berotsear nahiz baina.
ASPALDI HONTAN TXURI-BELTZEAN
IZATEN ARI DIREN, AMETSAK
KOLORESTATU NAHIAN.
Umezurtz senti arazten nau, zirrara
adieraezin honek
erantzunik ezin dut eman,
jakinminak ito arren banoa
baina ezin ikusi,
nora zulo beltz batetik kanpora
erotzear nahiz baina...
ASPALDI HONTAN TXURI-BELTZEAN
IZATEN ARI DIREN, AMETSAK
KOLORESTATU NAHIAN.
Ezuzetan, arnas beharrak
zabaldu dizkit begiak
zoramena sortu dezan paretak
Etorkizuna amestuz
iraganaren zama, bidertzean galtzen.
eee oooo ooo
Noa, ilunpetik argira
noa, eskura dut geroa
ASPALDI HONTAN TXURI-BELTZEAN
IZAN DIRA BAINA,
AMETSAK KOLORESTATU DITUT.



Credits
Writer(s): Xabier Camarero Badiola, Josu Ariztegi Olasagasti, Victor Jose Garcia Arguelles Torre, Asier Arocena Fernandez
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link