Erbesteratu bat

Aspaldiko! Ze martxa?
Garai latzak dituk azkenaldian antza
Nork izendatu zian hau erraztzat?
Ahaztak, hemen askotan biratuko duk balantza

Goibel ikusten haut azken bolada hontan
Barreneko deabruak ezin jarri lotan
Olgatu haiz suarekin naturakin borrokan
Ta orain hago itota lehen goxo ziren berotan

Baina ez ditiat atsegin hire begiak hala
Irisak zulo beltz ta betazalak bala
Eskainiko nikek ene magala
Azaltzeko denbora baino azkarrago hoala

Zuhaitzeko hostoak erortzean bezala
Mamituko nikek emeki masaileko azala
Borobila den hori ez dadin inoiz obala
Heriotzen aurrean lehen aukera beti pala

Heldutara jolastu duk, orain ez duk jolasa
Arrotz bilakatu zaik hire herriko plaza
Erbesteratu soil bat haiz
Beste bat eratuz maiz
Ilusioen apaiz
Judasen disfraza



Credits
Writer(s): Eneko Haritza Barruso
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link