Gertu eta urrun

Gauean ustekabean agertu zara
Gona motza eta ile soltea
Edalontzia eskuetan
Ezpain horiek dastatzeko zainean

Zuhur ibili beharko arin-arina
Dantzatzen hasi bezain laster
Zure inguruan grabitatzen
Ari diren nazkanteak usatzeko

Iluntzear zen eguna
Argitu egin du zure distirak
Eskenatokian sute bat, itzalezina

Eta bapatean nire
Ondora erortzen den
Izar zerutar baten
Infernuko argi-izpiak
Hitzak irudikatzen
Izan liteke egia
Gertu eta urrun zaude
Eta jendearen artean
Desagertzen zara
Nirekin batera

Mozkorraren zehar-kalteak
Hautsi ditu nire zentzuak
Nola aurkituko zaitut honela
Esan nola

Desagertu zara begien aurrean
Desagertu zara
Desagertu zara nirekin batera
Desagertu gara



Credits
Writer(s): Erlantz Ramos, Ibai Barrios, Jabi Gutierrez, Kristian Matabuena
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link