Ez Geratu Azalean

Ei, esan zerbait, erantzun bai
Egon lasai
Begiratu zer daukadan nik barnean
Ez geratu azalean
Ai, zenbat bidai, zenbat ezbai
Beldurra etsai dugunean
Beste lekuren batean egon nahi dut bat-batean
Berandu da baina garaiz
Zure begiak geroan, olatuen esperoan
Berriz gertatzen ari da
Heldu da udaberria udazkenaren erdian
Gogoen errua da, moztea komeni da
Baina eskutik helduta goaz amildegira
Entzun nahi dudan hori esaten ez didazun bitartean
Izango dugu beti estu korapiloa
Etorri, nirekin etzan
Hotzak dituzu eskuak, nik zure usaina azalean
Eta noizbait esan zenidan:
"Ez al da etengabea zure zalantzen marea?"
Gogoen errua da, moztea komeni da
Baina eskutik helduta goaz amildegira
Entzun nahi dudan hori esaten ez didazun bitartean
Izango dugu beti estu korapiloa
Bilatu erantzunak bihotzen mugarrian
Arauak eta beldurrak etxeko atarian
Eta zure bularrean ezkutatu nahiko nuke burua
Minik ez emateko ikusten ez dugunak
Gogoen errua da, moztea komeni da
Baina eskutik helduta goaz amildegira
(...)
Amildegira Goaz
Amildegira
Amildegira Goaz
Amildegira



Credits
Writer(s): Cesar Beato Antoraz, Julen Idigoras Anitua, Olatz Salvador Zaldua, Sara Zozaya Apalategui, Ander Merino Etxebeste
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link