Zeruan zehar

Sua piztu da berriz, gaurkoan
Sentimenduak aldiz, hemen dira
Ezin kendu burutik, uneak
Eta ezin oroitu, hitzen izenak

Nire ideia guztiak, nahasturik
Askatasun oinatzak, buruz behera
Ezkutaturik zeuden, uneak
Ahazturik zeuden, hitzen izenak

Oraindikan bizi dira zeruan zehar
Itsasoan ez dirauten olatuen ingeradak
Eta gaur dira urruneko oroitzapenak
Aspaldiko mamuen isileko oihartzunak

Nire ideia guztiak, nahasturik
Askatasun oinatzak, buruz behera
Ezkutaturik zeuden, uneak
Ahazturik zeuden, hitzen izenak

Oraindikan bizi dira zeruan zehar
Itsasoan ez dirauten olatuen ingeradak
Eta gaur dira urruneko oroitzapenak
Aspaldiko mamuen isileko oihartzunak

Haize boladen espero egon naiz bizitzan
Eta atzera begiratzean zer daukat?
Iragana nire baitan oraindik bizi da
Eta nire izatearen parte da

Oraindikan bizi dira zeruan zehar
Itsasoan ez dirauten olatuen ingeradak
Eta gaur dira urruneko oroitzapenak
Aspaldiko mamuen isileko oihartzunak

Oraindikan bizi dira zeruan zehar
Itsasoan ez dirauten olatuen ingeradak
Eta gaur dira urruneko oroitzapenak
Aspaldiko mamuen oihartzunak



Credits
Writer(s): Rodrigo Frutuoso
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link