Gertu Gaudenean

Neuk ere ba al dakit ba
Zer sentitzen dudan
Askotan ez nago ziur
Ez dakit ze ostia den
Baino atzo gaueko ordu bietan
Zure mezua jasotzean
Lurrikara batek hartu zuen
Nire logela

Ekaitzik ederrena zara
Nire kaosean ordena
Egin beharren zerrendan
Ez nuen sartu maitemintzea
Baina laino batean bezala nabil
Hogeita lau zazpitan
Zu nire pentsamenduetatik
Atera ezinda

Ez dakit zer den
Pizten didazuna
Baina denbora
Gelditzeko gai gara
Gertu gaudenean
Gertu gaudenean
Ihes egiten dit
Errealitateak

Loiutik irten da
Suziri bat bezala
Elkarrentzat eginak garela dioen hegazkina
200 dik gora
Bum-bum nire bihotza
Adrenalina hutsa zara
Ezin dut utzi zure pozoia

Ez dakit zer den
Pizten didazuna
Baina denbora
Gelditzeko gai gara
Gertu gaudenean
Gertu gaudenean
Ihes egiten dit
Errealitateak

Bihotza jartzen duenari
Gertatu ohi zaio
Dena galtzeko duela
Gutxi irabazteko
Eta ni horrelakoa naiz
Ez dut altxorrik eskaintzeko
Baina dudan guztia
Hori zuretzako

Ez dakit zer den
Pizten didazuna
Baina denbora
Gelditzeko gai gara
Gertu gaudenean
Gertu gaudenean
Ihes egiten dit
Errealitateak

Ez dakit zer den
Pizten didazuna
Baina denbora
Gelditzeko gai gara
Gertu gaudenean
Gertu gaudenean
Ihes egiten dit
Errealitateak



Credits
Writer(s): Tomas Lizarazu Gonzalez
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link