Iraganaren Preso

Ez nago beti bezala azken aldi hontan
Nire buruak kea dirau
Zoratzen ari naizela diote lagunek
Baina ez dakite zer den hau
Hutsegiteak bata bestearen atzean
Hanka-sartzaileen erregea naiz orain
Ta ezin atzean utzi bizitza hontako zama
Aurrera egiten uzten ez nautenak
Iraganaren preso nago
Ta sarritan zure irudia
nire oroitzapenekin dantzan hasten da
Ta ni itsasontzi bat bezala
nostalgiaren itsasoaren olatuen aurka
Depresioaren ekaitzak
lamien kantuetarantz bultzatzen nau
Harkaitzak saihestuz aurrera
noa esperantzaren irlaren bila

Nire etorkizunaren hilobiari bisitan
Larrosa beltzen sorta eskuan
Inoiz izango ez naizenari eskeinia
Amore eman baitut eta
Ta atzerantz begirada botatzen dudanean
Bizitzak beste aukera bat ematen dit
Baina guzti hori iada ez da inoiz itzuliko
Pasatakoa pasa dela badakit
Baina iraganaren preso nago

Ta sarritan zure irudia
nire oroitzapenekin dantzan hasten da
Ta ni itsasontzi bat bezala
nostalgiaren itsasoaren olatuen aurka
Depresioaren ekaitzak
lamien kantuetarantz bultzatzen nau
Harkaitzak saihestuz aurrera
noa esperantzaren irlaren bila

Ta sarritan zure irudia
Uooh ooh oh
Ta ni itsasontzi bat bezala
Uooh ooh oh
Depresioaren ekaitzak
Uooh ooh oh
Harkaitzak saihestuz aurrera
noa esperantzaren irlaren bila



Credits
Writer(s): Eneko Elizalde, Kimetz Alonso
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link