Ibaiaren bi ertzak

Ta nola moldatu, eratu
Begirada batek diona irudikatu
Kaleko katuak patuak
Ez ote ditu maitatu?
Gai hoitan ez adi tematu, ezin diat
Jakinminaren minak ta eztiak eztiate barkatu
Eztiate barkatu

Itzaltzeienen argiak ez dakit zer esan
Ta ez da eztaukatelako zertan pentsatu
Orri txurik esaten dit sufri ez dezan
Ezin izaten detela nere izana marraztu
Oinarria eztet ahaztu ta eztet nahi orraztu
Margolan fidela nahi baizuet aurkeztu
Egia esan oraingoz prestutasunik eztu
Zorionez oraindik eguna ez zait belztu

Nere anaiek ez dute hauturik ez ahotsik
Baina badakite zer den ibiltzea oinutsik
Eginetik esanea, esanetik eginea
Zapatekin ibiltzean errexa da epaitzea
Ta gauzak hola badira
Goazen euliak doazen modura argira
Edo sokatik tira gauzak in arte bira
Segiaz zure desira begitara begira
Ta nahiz ta iparrorratzan ardatzak
Orratzan kontrako norantzan naraman
Atzera pausoan datza indarrak suspertzea
Gezia jaurtitzeko inpultsua hartzea

Ibaiaren bi ertzak bezela batu bezain urrun, elkar bezain banan
Besarkatzekotan hezea da sika ta bustia ihar
Elkartzekotan hobeto ba bihar
Elkartzekotan hobeto ba bihar

Ibaiaren bi ertzak bezela batu bezain urrun, elkar bezain banan
Besarkatzekotan hezea da sika ta bustia ihar
Elkartzekotan hobeto ba bihar
Elkartzekotan hobeto ba bihar



Credits
Writer(s): Josu Muñagorri
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link