Gure Izena

Gure izena hilzorian
Lore beltzen artean
Entzun ezean hasi zaunkaka
Kontuz, lotu uhala

Zuen ametsa lokatzean
Behartuz bizitzea
Zurezko ideiak erretzean
Ze kolore du keak?

Laino beltzen helbidea
Gure ideien posta kodea
Galderarik izan ezkero
Gorde ahoa giltzapean

Denboraren horman idatzia dago gure izena
Ezaba ezin den oihu gardena gure bihotzetan
Denboraren horman idatzi da behin betiko dena
Ezaba ezina gure izena



Credits
Writer(s): Ander Aramburu Garcia, Xavier De La Fuente Goena, Xabier Arrazola Rodrigo
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link