Herria Esnatzen

Goiz da haizea lausotu errekaldean
Ur artean errotu belar meheak
Mendian behera doa haizea isilik
Teilatuetan eguna berriro da hasi
Leihoetatik sartzen da eguzkia
Epel edo hotz gizonak jaikitzen dira
Kanpoan txoria bere abestia kantatuz
Barruan gizonek duten jakia ospatuz
Haurrak kale bustietatik gora
Pausu txikiak neurtuz kontuz doaz
Geroz ta argiagoa da eguna dirudi
Argiarekin alaitasuna dela hazi
Umeek egiten dute garrasi
"jaio da eguzkia!"
Ahazten dute ezin dela ikusi
Lo dagoen ilargia
Lo dagoen ilargia
Umeek egiten dute garrasi
"jaio da eguzkia!"
Ahazten dute ezin dela ikusi
Lo dagoen ilargia
Lo dagoen ilargia



Credits
Writer(s): Ana Arsuaga Arambarri
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link