Nor Naiz Ni?

Oroitzeko gai ere ez naiz
Zenbat urte diren hemen
Euririk gabeko ekaitzek
Utzi naute lehortzen

Aspaldi ito zen azken
Arraina erreka hontan
Itsasora heldu nahian
Non zen asmatu ezinean

Oroitzeko gai ere ez naiz
Zenbat urte diren hemen
Euririk gabeko ekaitzek
Utzi naute lehortzen

Aspaldi ito zen azken
Arraina erreka hontan
Itsasora heldu nahian
Non zen asmatu ezinean

Eta nik non den ba al dakit?
Akaso nor naiz ni?
Aspalditik lehor den ibaia ez besterik
Non nintzen ni ernai?
Presa gabe nonahi
Behin neraman uraren esklabu baino ez naiz

Azken ur tanta zikinak
Zama astun dira orain
Nire zati txikiena
Itsasora heltzeko zain

Gertu dakusat orain
Desio nuen ametsa
Arnasa hartzeko gai naiz
Zuek utzitako uretan

Eta nik non den ba al dakit?
Akaso nor naiz ni?
Aspalditik lehor den ibaia ez besterik
Non nintzen ni ernai?
Presa gabe nonahi
Behin neraman uraren esklabu baino ez naiz

Eta nik non den ba al dakit?
Akaso nor naiz ni?
Aspalditik lehor den ibaia ez besterik
Non nintzen ni ernai?
Presa gabe nonahi
Behin neraman uraren esklabu baino ez naiz



Credits
Writer(s): Rebel Noise
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link