Ni neu eta bi izar

Zaila egiten zait
Hitz egitea
Ez dut gustuko besteei
Nire penak kontatzea
Gitarra hartuta
Errazagoa da idaztea
Inork entzungo ez balu bezela
Jakinda...

Zeruko bi izarrek ikusten nautela
Argitzen jarraitzen dutela
Nahiz eta askotan faltan bota
Izango zaituztet gogoan

Kosta egiten zait
Oso goiz jeikitzea
Jendea zoro moduan bilatuz maitea
Ta nik aspaldi aurkitu nuen ohea
Kosta egiten zait, bai
Neure burua maitatzea
Hala ere beti saiatzen naiz
Jakinda...

Zeruko bi izarrek ikusten nautela
Argitzen jarraitzen dutela
Nahiz eta askotan faltan bota
Izango zaituztet gogoan
Zeruko bi izarrek ikusten nautela
Argitzen jarraitzen dutela
Nahiz eta askotan faltan bota
Izango zaituztet gogoan
Gogoan
Izango zaituztet gogoan



Credits
Writer(s): Ane Martija
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link