Nekaturik

Goizeko ordubiak marraztu ditu
Nire telefonoak bere kristalean
Behin ta berriz aurkitu zaitut
Abesti guztien letren korapiloan
Baina gaur ez dakit
Nondik hasi ta nondik bukatu
Ez da aterperik hiriburu arrotzetan
Ilargia ta neoizko argiak
Ez ditut bereizten egunak amaitzean
Elkar-harremanean bizi diren
Partikula multzo soil bat baino ez naizenean
Berririk
Ez bada
Zerbait asmatu beharko dut
Nekaturik!

Berriz nekaturik!
Berriz nekaturik!

Berriz nekaturik!
(berriz nekaturik)
Goizeko ordubitan esnatzen dut
Barruan dudan drama erregina
Behin ta berriz aurkitzen zaitut
Nire gelako zapaiaren telebistan
Baina orain alferrikan da
Aspaldian ohitu nintzen honetara
Minutuak orduak dira
Asteko zortzi gauetan
Nekaturik!

Berriz nekaturik!
Berriz nekaturik!

Berriz nekaturik!
Baina gaur
Ez dakit

(nora goazen)
Baina gaur
Ez dakit

(nora goazen)

Nekatuta
Bukatu
Nekatuta
Bukatu
Nekatuta
Bukatu
Nekatuta
Bukatu da

Gaur ez dakit

Gaur ez dakit

Nekaturik!
(Gaur ez dakit)

Berriz nekaturik!
(Baina gaur ez dakit)

Berriz nekaturik!
(Berriz nekaturik)
Goizeko ordubiak marraztu ditu
Nire telefonoak bere kristalean



Credits
Writer(s): Eneko Aritza Ajangiz Zapata, Ander Basanez Olivares, Jon Maguregui Luzan, Iker Maguregui Luzan, Alain Beraza Libano, Jon Basanez Olivares
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link