Esna kanta

Hementxe dago ginen guztia
Hementxe da orain garen ondarra

Ta amildegi hontan abain dijoa oraina

Beste leku baten behar genuke
Beste garai batean beharbada

Baina amildegi hortan itsuan noa zugana
Ikusten zaitut lo gauaren ertzean
Ta ezerk ez dirudi horren zail

Eskutik helduta naramazu
Iritsiko ez naizen sasoietarantz
Baina amildegi hontan itsuan noa zugana, zugana
Ikusten zaitut hor argia urratzean
Ta denak dirudi zure zain, zure zain

Ei, esna zaitez, heldu da eguna
Ei, gauza honei darien argitasuna

Zure arnas barea entzuten dut
Irauten haizete honen erdian
Amildei hontan abigai zatoz geroa

Eskutik helduta zaramazu
Har hartuko ez nauten sasoietarantz
Ta amildegi hontan itsuan nator zugana, zugana

Ei, esna zaitez, heldu da eguna
Ei, gauza honei darien argitasuna

Ei, esna zaitez, heldu da eguna
Ei gauza honei darien argitasuna
Zugan hasten da



Credits
Writer(s): Enaut Elorrieta Larrucea, Inigo Astiz Martinez
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link