Parrafo afrodisiakoak

Hatzmarkak ezabatu dizkit izerdiak
Hau da nire azken afaria
Korapilatu zaigu haria
Askatu nahi ez dugulako agian
Asmatuko dugu bidea ezarian
Gorritu zaizu aurpegia
Utzi jaka atarian, berotu nahi zaitut nire poesiaz
Osatzen dugun egiaz

Bizitza badoa, ireki ahoa
Utzidazu galtzen zure azaleko ildoen labirintoan
Bizitza badoa, ireki ahoa
Dastatu kantu honen parrafo afrodisiakoak
Bizitza badoa, ireki ahoa
Utzidazu galtzen zure azaleko ildoen labirintoan
Bizitza badoa, ireki ahoa
Dastatu kantu honen parrafo afrodisiakoak

Garaipenaren arkua zeharkatu eta
Euri-jasak somatu nituen nire bueltan
Tximista baten aurrebista mendi atzeetan
Ekaitz oso bat idatzita zure izterretan
Dardar egin genuen, irri egin zenuen
Ea nor den prestuen hitz-jolasetan
Uste ez nuen arren poza bildu zitekeen
Gerezi-lapur batek gordetako hezurretan

Liliak, begitako egiak
Erdizka bizitzeaz nazkatutako bizi-erdiak
Babes-harrokeriak, arroka kantariak
Kantuz goxatu dadin etxeko ataria
Mihise zuriak zeruari jarriak
Leun hartu gaitzan gauaren zaindariak
Haize berriaz sendatzeko agian
Gure baitan gordetzen diren bazter eriak

Bizitza badoa, ireki ahoa
Utzidazu galtzen zure azaleko ildoen labirintoan
Bizitza badoa, ireki ahoa
Dastatu kantu honen parrafo afrodisiakoak
Bizitza badoa, ireki ahoa
Utzidazu galtzen zure azaleko ildoen labirintoan
Bizitza badoa, ireki ahoa
Dastatu kantu honen parrafo afrodisiakoak

Liliak, begitako egiak
Erdizka bizitzeaz nazkatutako bizi-erdiak
Babes-harrokeriak, arroka kantariak
Kantuz goxatu dadin etxeko ataria
Mihise zuriak zeruari jarriak
Leun hartu gaitzan gauaren zaindariak
Haize berriaz sendatzeko agian
Gure baitan gordetzen diren bazter eriak

Bizitza badoa, ireki ahoa
Utzidazu galtzen zure azaleko ildoen labirintoan
Bizitza badoa, ireki ahoa
Dastatu kantu honen parrafo afrodisiakoak
Bizitza badoa, ireki ahoa
Utzidazu galtzen zure azaleko ildoen labirintoan
Bizitza badoa, ireki ahoa
Dastatu kantu honen parrafo afrodisiakoak



Credits
Writer(s): Eneko Haritza Barruso
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link