Itzalizazu Argia

Jarraitu dezagun dantzatzen
Gorputzak berotu arte
Gozamenean aurreiritzi
Guztiak soberan daude

Eraman nazazu zurekin gauean
Salbatu nazazu azken unean
Erakutsidazu zein den bidea
Burua galtzen dugun bitartean

Itzalizazu argia eta igo bolumena
Zu ta ni hemen korapilatuta
Itzalizazu argia eta igo bolumena
Zu ta ni bakarrik eta kantu hau hezurretan

Maitia, zure azalean
Idatzi nahi dut oraina
Zure erritmoa sentitu
Gorputz osoan barrena

Hurbildu zaitez niregana
Gaur ez dugu denbora galduko
Erotu nahi dut zure alboan
Penak ahaztu dantzan hastean

Itzalizazu argia eta igo bolumena
Zu ta ni hemen korapilatuta
Itzalizazu argia eta igo bolumena
Zu ta ni bakarrik eta kantu hau hezurretan

Hara, zein polita zure euskara
Ondo aritzen zara izateko arabarra
Tira, ez izan elitista laztana
Nire euskalkian arituko gara, barra-barra

Plata o plomo eta vodka Redbull
Euskaldunok 'juergasmoan' jota fuego, pim-pam-pum
Pureta entzun, regetoia ez duzu maite
Arrazista zarelako eta punto

Itzalizazu argia eta igo bolumena
Zu ta ni hemen korapilatuta
Itzalizazu argia eta igo bolumena
Zu ta ni bakarrik eta kantu hau hezurretan

Yeah, yeah
ETS
Dupla



Credits
Writer(s): Beñat Oribe, Gari Uriarte, Iñigo Echezarreta
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link