Olerkia

Beldurrak bihotza kutsatu eta burua deuseztatu
Arima galdu eta beraiena bihurtu
Mutu gelditu eta inertziaz mugitu
Guztiz biluztu eta azalean sentitu
Nor naiz, zer nahi dut, nahikoa al naiz, nahikoa al dut
Beldurra beti beldur, ateak itxita ere ikusten gaitu
Entzuteaz gain hitz egiten gaitu
Ahuldu, samindu, iraindu, estutu, estutu
Eta guzti hau nik sortu dut
Zalantza txiki bateko izkina txiki batetik sartua, sortua, eraldatua
Erralitatea ilundu, itsutu
Nor naiz, zer nahi dut, nahikoa al naiz, nahikoa al dut
Beldurra beti beldur, ateak itxita ere ikusten gaitu
Entzuteaz gain hitz egiten gaitu
Ahuldu, samindu, iraindu, estutu, estutu
Buru gaineko hodei grisa desagertarazi, begiak ireki eta arnas egin
Iluntasunean ere, intuizioa dugulako gidari
Gidari eta gudari
Ni naiz, hemen eta orain, nire beldurren zaindari



Credits
Writer(s): Janire Lopez Granadero, John Esteban Gaviria Castañeda, Julen Gilbert Wright
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link