Angra Do Heroísmo

Hirugarren irlan gertatu zen balentria
Espainiar armada egurtu zutenekoa
Mila bostehun eta laurogeita bateko
Uztailaren hogeita bosgarren egunean
Bai, han izan zen, herri oso bat garaile
Han, Azoreetan, menderaezin, Terceira
Sumendi zaharren itzalpean gotorturik
Emakume eta gizon adoretsu sorta
Zezenak ere bai trumilka oihu artean
Soldaduen aurka, haien gainetik pasatuz

Nekazarien lan tresnak arma bihurtu zituzten
Felipe Bigarrenaren mila morroiren aurka
Hegoaldean, Salgako badiaren inguruan
Ihesari lotu ziren ahal izan zutenek

Irla heroikoaren memorian iltzaturik
Brianda Pereira zena, etsaien amesgaizto
Eredu izan zelako
Eta handik bost mendera
Leloak bizirik dirau
Antes morrer livres que
Em paz sujeitos!
Em paz sujeitos!
Em paz sujeitos!

Sumendi zaharren itzalpean gotorturik
Emakume eta gizon adoretsu sorta
Zezenak ere bai trumilka oihu artean
Soldaduen aurka, haien gainetik pasatuz
Irla heroikoaren memorian iltzaturik
Brianda Pereira zena, etsaien amesgaizto
Eredu izan zelako
Eta handik bost mendera
Leloak bizirik dirau
Antes morrer livres que
Em paz sujeitos!
Em paz sujeitos!
Em paz sujeitos!
Em paz sujeitos!

Bai, han izan zen, herri oso bat garaile
Han, Azoreetan, menderaezin, Terceira
Bai, han izan zen, herri oso bat garaile
Han, Azoreetan, menderaezin, Terceira



Credits
Writer(s): Aitor Gorosabel Garay, Iker Rocandio Echeverria
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link