Blues

Hitzei zentzua aurkitzen saiatzean
Ur baso hartan itotzean
Bizi ala hilko zutabe zinenean
Nire uste ustelenean

Zer nintzen? Zer ginen?
Nora gindoazen?
Beltza zena txuritzean

Justiziaren balantza
Ezagutu gabe
Bizitu gabe bizitzen

Etengabe eta betirako
Izango zen hori
Beldurrez hasetu genuen

Eraikitakoari
Eztanda egiten utzi
Ta bizitzen has gaitezen

Ta ezingo dut esan
Ez ginela zoriontsu izan
Eskutik hartu ta
Iparrorratz bihurtzean
Itsasargi bilakatuz
Amesgaiztoetan...

Hala ere jaio naiz!
Hala ere bizi naiz!
Bide ezberdinak hartu
Ta zoriontsu izan!



Credits
Writer(s): Tross Ta Petri
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link