Ichigoichie

Urteko sasoi guztiak une honetan batu
Mendeko urte guztiak segunduetan sartu
Ametsetan zure burua aurkituko duzu
Nahi sekretuetako itsasoan
Haize lehunak malekoia ekortzen duen moduan
Bizipenek orrazten zaituzte
Milurteko hau guztia tupustean arnastu
Hondarrezko erlojuan pikor bustiak gara gu
Ametsetan zure burua aurkituko duzu
Nahi sekretuetako itsasoan
Haize lehunak malekoia ekortzen duen moduan
Bizipenek orrazten zaituzte
Ez fidatu antzekotasunaz
Ez sinistu formuletan
Argiak eta Itzalak
Une-segidan sortzen dira
Orain, une honetan
Une honi buruz
Pentsatzen ari nintzenean
Pentsatzen ari naiz



Credits
Writer(s): Shanti Basauri
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link