Zure ikarak (feat. WATSBEATS & Boka Seka Studio)

Denbora laino bihurtzeraino
Gerturatu zait eta zer
Txikia naiz ta goitik beheraino
Irabazteko ezer ez
Galdetzen dizut beldurrez
Esatekorik ezer ez?

Ezetz
Ez dute balio beldurrek
Bero eztiren loreak
Estaltzen dituzte elurrek
Mesedez
Etzazu egin ihes
Lepoko kate fin honek
Ez dit etxeratzen uzten

Ta ni odola beltz
Akerren adar okerrez
Apain nazazue lorez
Ta mozorratu errege
Nire omenez landatu itzazue
Hiru baratze adore

Irabazteko sekreturik bada
Eguna balitz legez zaindu zazu gaba
Ta zure ikarak, ta zure ikarak
Ta zure ikarak

Nire baladak doaz zuengana
Uler ditzazuen behingoz nire barne dramak
Konturatzeko, begiekin ikusteko
Daramadan zama

Irabazteko sekreturik bada
Eguna balitz legez zaindu zazu gaba
Ta zure ikarak, ta zure ikarak
Ta zure ikarak

Argitu nituen egunak
aurkitu erantzunak
berreskuratu lagunak
eskuz estutu asunak
Txiki entzun
eskutan hiru eraztun
ta haietako bat ezingo dut inoiz kendu
Ziur, ziur, ziur

Irabazteko sekreturik bada
Eguna balitz legez zaindu zazu gaba
Ta zure ikarak, ta zure ikarak
Ta zure ikarak



Credits
Writer(s): Eneko Haritza Barruso
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link