Garaipena

Amorrua, itxaropena itotzean
Izuturik pasatako gau hotzak
Iluntasunez, klandestinitatean
Gure azken aukera ailegatzear da

Ihes egin nahi dut
Atxilotzen nauen kateak apurtuz
Askatasuna sentitu nahi dut
Egunsentitik gertu

Ez dut inoiz etsiko
Ez dago lekurik amore emateko
Ez gaitu ezerk geldituko
Gurea da garaipena

Ez izan beldurrik
Ez egin inoiz negar
Malko horren tantan distira
Argitzen gaituen izarra baita

Ez dut inoiz etsiko
Ez dago lekurik amore emateko
Ez gaitu ezerk geldituko
Gurea da garaipena

Ez dut inoiz etsiko
Ez dago lekurik amore emateko
Ez gaitu ezerk geldituko
Gurea da garaipena



Credits
Writer(s): Julen Saceda
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link