Neandertala

Badatoz, atzeraka doaz
Begitxita, nahita itsututa
Erraza da jarraitzen
Erdeinuen kutsua
Orojakile, izaki jaun ta epaile
Zertan aldatu gabe dirauena

Atzera pausoa garaile
Kobazulokume, burmuina txikitzen
Zulo hontan ez da erru ez lotsarik
Normaltasuna, minbizia

Kerra kiratsa
Herra hezurretan
Ustelaren pozoia ahotik ahora
Giza gaitza

Neandertala
Bere burua joka
Denboraz kanpoko paisaian galdua
Zuri beltzean
Harrapatuta!!

Inboluzioaren aro berria

Zenbat sorgin erre izan dira
Sute berriak sahiesteko
Arrastaka oraina itotzen
Iragana betikotzeko
Ezjakintasuna, gidari ausarta

Inboluzioaren aro berria



Credits
Writer(s): Bayou La Batre
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link