Ezikusiak

Hartu gabeko kafeak aspaldi hoztu dira
Ez pentsa hau denik bizitzaren magia
Diozun bitartean badoa eta bizi erdia
Edo akaso ia guztia

Astelehenak igandera arte luzatzen dira
Eta gu beti berdinari begira
Bidegabekeriak sentitzeko degu premia
Ardura denak ez baitira itzalarenak

Hainbeste maite degun gorroto hau bezela
Akaso bizi hau ere ez ote den gehiegi luzatzen

Baina bizitza ez dira iragarkiak
Gure aurrean zapaldu dituzte
Begi bistan ez daudenez ezikusiak, ezikusiak
Azalean sentitu arte ez gara mugitu ia
Noraino luzatu den gure nagia
Hoztutako bezainbeste kafe bizitza galdu dira

Hainbeste maite degun gorroto hau bezela
Akaso bizi hau ere ez ote den gehiegi luzatzen
Gehiegi luzatzen

Akaso beste bizi bat merezi genuen
Akaso hau ere gure esku genuen
Akaso dena galdu genuen
Baina oraindik hemen gaude



Credits
Writer(s): Ianire Aranzabe
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link