Abuztuko Lore

Hego-haizea jaso du Izarraitz aldetik
Barruak zerbait aldatzear dagoela esaten dit
Zure esperoan gaude denok azaro erditik
Eta orain bidean zaudela
Taupadak azkartzen zaizkit

Orduak zenbatzen ari naiz
Zu bidean zaudenetik
Hostoak erortzen ikusiko
Ditugu elkarrekin

Abuztuko lore
Abuztuko lore
Zu gure alboan egoteko
Zoratzen gaude

Abuztuko lore
Abuztuko lore
Zu gure alboan egoteko
Zoratzen gaude

278 egun eta erdi
Buruan ez daukat zuretzat beste konturik
Amona begira dago zeruko ertzen batetik
Maitatu zaitezte asko eta maitatu zaitezte ongi

Orduak zenbatzen ari naiz
Zu bidean zaudenetik
Hostoak erortzen ikusiko
Ditugu elkarrekin

Abuztuko lore
Abuztuko lore
Zu gure alboan egoteko
Zoratzen gaude

Abuztuko lore
Abuztuko lore
Zu gure alboan egoteko
Zoratzen gaude
Abuztuko lore

Amesterik ederrena izango da
Zure irrien algara gure etxean

Abuztuko lore
Abuztuko lore
Zu gure alboan egoteko
Zoratzen gaude

Abuztuko lore
Abuztuko lore
Zu gure alboan egon arte
Ez dago ezer



Credits
Writer(s): Tomas Lizarazu
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link