Amodiozko Kanta

Maite zaitut
Nire poltsarekin
Autobusera abiatzen naizen bakoitzean
Maite zaitut
Bidaia luze horretan
Loak ezin hartuz

Maite zaitut
Nirea ez den herri batean
Kafesnea hartzerakoan
Maite zaitut
Horma grisak ikusten eta
Zenbakia ematen didatenean

Itzultzean liburua hartu
Bezain laster
Loak hartzen nau
Zurekin egiteko amets
Eta ametsetan
Maite zaitut laztana
Xabierren olerki
Obsesibo bat bezala
Sarrik moldatutako
Narrazio bat bezala
Atxagaren obabako
Ipuin bat bezala
Mikelen istorio
Odoltsu bat bezala
Maite zaitut laztana

Maite zaitut
Karneta erakusterakoan
Miatzen nauten bitartean
Maite zaitut
Bi metro karratuetan
Eserita itxaroten dudanean

Maite zaitut
Agertu eta begiekin
Dena adierazten didazunean
Maite zaitut
Zure eskua ikutu beharrean
Kristal lodia ferekatzen dudanean

Itzultzean liburua hartu
Bezain laster
Loak hartzen nau
Zurekin egiteko amets
Eta ametsetan
Maite zaitut laztana
Xabierren olerki
Obsesibo bat bezala
Sarrik moldatutako
Narrazio bat bezala
Atxagaren obabako
Ipuin bat bezala
Mikelen istorio
Odoltsu bat bezala
Maite zaitut laztana

Maite ditut
Bisitak irauten duen
Berrogei ta hamabost minutuak
Zerraila hotsak
Beste hilabete ikusi gabe
Gogorarazten didanean

Beste kanta
Ere idatz nezake
Baina nahiago dut nekatuta egotea
Eta esaldia
Nekatzen ez zaituena
Beste hamaika aldiz errepikatuko dizut

Itzultzean liburua hartu
Bezain laster
Loak hartzen nau
Zurekin egiteko amets
Eta ametsetan
Maite zaitut laztana
Xabierren olerki
Obsesibo bat bezala
Sarrik moldatutako
Narrazio bat bezala
Atxagaren obabako
Ipuin bat bezala
Mikelen istorio
Odoltsu bat bezala
Maite zaitut laztana



Credits
Writer(s): Fermin Muguruza Ugarte, Miguel Angel Campos Lopez, Inigo Muguruza Ugarte, Ignacio Arcarazo Barandiaran
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link