Oreka

Esnatu berria naiz eta ez dut ireki nahi
libratuko omen nauen ate sorta
lehioekin aski zait
ez dago inor gure zain
jendez gainezka dagoen kale horretan.

Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu honen azalean
ea irauten duen,
badakizu hemen memoria ezabatzen digutela.

Tristea da dena, ospatu behar da!
Oraindikan dena lortzekoa da!
Orekak ez du balio lurrean zaudenean.
Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean.

Gure gezur propioak sinetsi ditugula
besteen gezurrekin aspertuta
lider bat behar dugula dio
liderra izan nahi duenak.

Tristea da dena, ospatu behar da!
Oraindikan dena lortzekoa da!
Orekak ez du balio lurrean zaudenian.
Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenian.

Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu onen azalean
lider bat behar dugula dio
liderra izan nahi duenak... nahi duenak...

Tristea da dena. Ospatu behar da!
Oraindikan dena lortzekoa da!
Orekak ez du balio lurrean zaudenian.
Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenian



Credits
Writer(s): Gorka Urbizu Ruiz, Aitor Goicoechea Azpiroz, Mikel Lopez Larralde
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link