Gaberako Aterbea

Kontatu didate Nueva York-en
Broadway eta 26 karrikaren kantoian
Negu gorrian, gizon batek gabero
jendeari otoi eskatzen
aterbea bilatzen duela
bilutsirik daudenentzat

Mundua ez da era hortan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen
Baina gizon batzuek gau batez, ohea dute,
aterbean haize otzik ez eta
bereri zijoakien elurra karrikan ari da.
Liburuaren irakaspenik ez ahaztu gizona

Gizon batzuek gau batez ohea dute,
aterbean haize otzik ez eta
bereri zijoakien elurra karrikan ari da

Bainan mundua ez da era hortan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen



Credits
Writer(s): Mikel Jon Laboa Mancisidor
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link